
PCI Max ordenagailuarentzako txartelarekin, zure auzoko eta portaleko irratietan entzun zaitzakete. Gainera, anplifikagailua, kablea eta antena erosten badituzu, ordenagailu-irratia herrira edo hirira eda daiteke. Inbertsio osoa: bostehun euro inguru. Ez da hainbesterako irrati bat izateko …
Streaming deitutako teknikaren bidez, duela denbora dexentetik irrati bat etxean izatea errealitatea zen, baina saretik atera gabe, klaro.
Baina Hardware traste honekin, zure ordenagailua bihurtzen da igorle, eta ez saretik, aizetik elektrouhinak edatuz. Txartela sarean Portu daiteke pcs-electronics.com gunean, ordainduta. PCI MAX txartela ehunda laurogei eurogatik eros daiteke, posta gastuak barne. Etxera postaz ailegatzen zaizu Esloveniatik, hor dagoela lantegia.
Txartela sartu eta bere programa instalatu ondoren, zure ordenagailutik entzuten den guztia airera doa. Horrekin zure portalean, auzoko kaleetan entzun zaitzakete, baina herri osora edatzea nahi baduzu, Ekipo osoa lortu behar duzu: anplifikagailu bat, koaxial kable metro batzuk eta antena, honekin, entzute erradioa 10-15 kilometrotara aldatzen da. Hori bai, erradio hau zure bailara edo herriaren geografiarekin zerikusi asko dauka. Antena gero eta altuago jarrita, hobe, bailara zenbat eta handiago izan, hobe, eta Ekipo ona baduzu, gehiago edatuko zara.
Inbersio osoa: -txartela: 180 euro
- “Anpli”a: 150 eurotik Portu dezakezu
-Koaxial kablea: 50 euro
-Antena: 150 euro
Guztira: 500 euro gutxi gora behera
Hogeitalau orduko emisioa ez da zaila lortzea, nahi duzun dialean, gainera. Sarera konektatua bazaude, beste irratietatik programak hartu ditzazkezu laguntza moduan. Programazioa, zuzeneko emisioa, grabaketa, ordenagailu batekin egin dezakezu. Barne sare bat osatzea ere ez legoke batere gaizki, pare bat makina sartuta. Programaziorako S.A.M ( Streaming Audio Manager) edo Raduga programak erabili daitezke.
Irratia izateko modu hau oso gomendagarria da pertsonentzako, baina talde eta kolektiboentzako are interesgarriagoa, oso diru gutxigatik irratia lortu daitekelako, baina noski, pertsona taldea da behar dena, hori aurrera modu duin batean eramateko.